Nabigazio-gida

Datuen atariaren webguneko edukien egitura eta nabigazio-sistema erabiltzailearentzat ahalik eta erabilerrazenak izango direla bermatzean oinarrituta daude. 

Nabigazio-gida labur hau erabiltzaileen eskura jartzeko asmoz, jarraian labur-labur azalduko dugu nola antolatzen diren Datuen Atariaren webguneko edukiak.

Atariaren orriek eduki-aukera hauek erakusten dituzte:

  1. Datuen Atariaren logotipoa: webguneko edozein tokitatik hasierako orrira itzultzeko balio du.
  2. Hizkuntzen hautapena: zein hizkuntzatan nabigatu nahi dugun aukera dezakegu. 
  3. Bilatzailea: gako-hitzaren arabera bila daiteke edukia, edo edukiaren gaian, formatuan, datan edo testu-edukian oinarritutako irizpide aurreratu baten arabera. 
  4. Nabigatzen laguntzeko elementuak: webguneko maparen bidez aurki daitezke edukiak, edo haien letra-tipoen tamaina aldatu, hobeto ikusteko. 
  5. Nabigazio-menu nagusia, goiburuan: Datuen Atariarekin erlazionatutako zeharkako informazio guztia atzi daiteke.
  6. Orri-oina: atariko erabilerraztasun-politikak kontsultatzeko aukera ematen du.
  7. Nabigazio-aztarna (hasierako orrian izan ezik): egindako nabigazioaren erreferentzia mantentzen du, eta une oro adierazten du zein izan den aukeratutako bidea.
  8. Tresna-barra (hasierako orrian izan ezik): orriko edukia beste formatu batzuetan ikusteko aukera ematen du (inprimatu, PDF gisa deskargatu, entzun, RSS bidez kontsultatu), eta nabigazioaren laguntza edo eduki gisa agertzen den aplikazioa hartzen ditu barnean.