Lege-ohar honetan, webgune hau atzitzeko eta erabiltzeko modua arautzen duten baldintza orokorrak biltzen dira. Webgunearen titularra Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa da.
Webgunea erabiliz gero, berariaz eta erabat onartuko dira baldintza orokor hauek, erabiltzaileak ikusten duenean argitaratutako bertsioan, www.datosabiertos.miteco.gob.es webguneko eduki edo zerbitzu zehatz batzuei aplika dakizkiekeen baldintza partikularrei kalterik egin gabe.
Dokumentu honen ondorioetarako, “agente berrerabiltzailetzat” joko da sektore publikoko informazioa xede komertzialetarako edo ez-komertzialetarako berrerabiltzen duen pertsona fisiko edo juridiko oro.
Baldintza orokorren derrigortasuna.
Baldintza orokor hauek, beti eskuragarri, agente berrerabiltzaile oro lotetsiko dute, haien menpe dauden dokumentuak erabiltze hutsagatik.
Jabetza intelektualeko eskubideak berrerabiltzeko eta modu ez-esklusiboan lagatzeko baimena.
Baldintza orokor hauei esker, haien menpe dauden dokumentuak xede komertzialetarako eta ez-komertzialetarako berrerabil daitezke. Berrerabilera izango da Estatuko Administrazio Orokorraren eskuetan edo 1495/2011 Errege Dekretuaren 1.2 artikuluan aipatutako Estatuko sektore publikoko gainerako erakunde eta entitateen eskuetan dauden dokumentuak erabiltzea (1495/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa, zeinak 37/2007 Legea garatzen baitu, azaroaren 16koa, pertsona fisiko edo juridikoek Estatuko sektore publikoko informazioa xede komertzialetarako edo ez-komertzialetarako berrerabiltzeari buruzkoa), baldin eta erabilera hori ez bada administrazio-jarduera publikoa. Berrerabilera baimenduak barnean hartzen ditu, besteak beste, informazioa kopiatzea, zabaltzea, aldatzea, egokitzea, ateratzea, berrantolatzea eta konbinatzea.
Dokumentuaren kontzeptua 37/2007 Legearen 3. artikuluko 2. atalean jasota dago (37/2007 Legea, azaroaren 16koa, sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzkoa); horrenbestez, edozein euskarri material edo elektronikotan dagoen informazio oro hartzen du barnean, eta hura grafikoki nahiz soinu edo irudi bidez adierazteko erabilitako modua, baita, beraz, datuak ere, mailarik bereizienean edo “gordinenean”.
Hortaz, baimen hori ematean, doan eta modu ez-esklusiboan lagako dira kasuan kasu dokumentu horiei dagozkien jabetza intelektualeko eskubideak, eta kopiatzeko, banatzeko, publikoki jakinarazteko edo eraldatzeko jarduerak egiteko baimena emango da, beharrezko jarduerak baitira baimendutako berrerabiltzeko jarduera gauzatzeko, edozein modalitatetan eta formatutan, mundu osorako eta Legeak onartutako gehieneko epean.
Berrerabiltzeko baldintza orokorrak.
Baldintza orokor hauek aplikatuko dira haien menpe dauden dokumentuak berrerabiltzeko:
- Debekatuta dago informazioaren zentzua desnaturalizatzea.
- Berrerabiliko diren dokumentuen iturria aipatu behar da. Honela egin ahal izango da aipamena: “Datuen jatorria: Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa”.
- Berrerabiliko diren dokumentuen azken eguneratze-data aipatu behar da, baldin eta jatorrizko dokumentuan sartuta badago.
- Ezin izango da adierazi edo iradoki berrerabilitako informazioaren titularra den Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak informazio hori berrerabiltzen duela eta berrerabilera hori babesten eta ahalbidetzen duela.
- Gorde egin behar dira berrerabiltzeko eskura jarritako dokumentuaren eguneratze-datari eta dokumentu horretan kasuan kasu sartutako berrerabilera-baldintza aplikagarriei buruzko metadatuak, eta ez dira aldatu edo ezabatu behar.
Erantzukizunetik salbuestea
Erabiltzaileek edo berrerabileraren agenteek beren kontura erabiliko dituzte datu-multzoak, eta haiei baino ez dagokie horren ondorioz sortzen diren kalteei buruz hirugarrenen aurrean erantzutea.
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa ez da izango agente berrerabiltzaileek informazioa erabiltzeko duten moduaren erantzule, ezta berrerabilitako informazioa erabiltzean zuzenean edo zeharka sortzen diren edo sor daitezkeen kalte edo galera ekonomikoen erantzule ere.
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak ez du bermatzen dokumentu berrerabilgarriek eskura egoten jarraituko dutenik, ez edukian, ez forman, eta ez ditu bere gain hartzen haietan akats edo omisioren bat egoteagatiko erantzukizunik.
Ezagutzaren eta informazioaren erraztaile gisa, Ministerioak kanpo-orrietarako sarbidea ematen du, baina Ministerioak ez du haien gaineko kontrolik, eta, beraz, ez du haien gaineko erantzukizunik bere gain hartzen.
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak ere ez du bere gain hartzen orri honetan agertzen diren helbide elektronikoetatik jasotzen diren erantzunen inguruko erantzukizunik, Ministerioaren helbideetatik jasotakoen ingurukoa izan ezik.
Agente berrerabiltzailearen erantzukizuna.
Agente berrerabiltzailea sektore publikoko informazioa berrerabiltzearen arloko araudi aplikagarriaren menpe dago, sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legearen 11. artikuluan jasotako zehapen-araubidea barne.
Datu pertsonalen babesa.
Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak hitzematen du sekretu-konpromisoa beteko duela webgune honetako zerbitzuen bidez eska daitezkeen datu pertsonalei dagokienez, eta zintzo beteko duela haiek konfidentzialtasunez tratatzeko betebeharra. Ondorio hauetarako, haiek ez aldatzeko, galtzeko, tratatzeko edo baimenik gabe atzitzeko beharrezko neurriak hartuko dira. Datuak kontsultatzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko edo aurkaratzeko eskubideak baliatu nahi izanez gero, erabiltzaileak mezu bat bidali behar du helbide elektroniko honetara: bzn-dpdmiteco@miteco.es
Pribatutasun-politika
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak hitzematen du zorrotz beteko duela datu pertsonalen tratamenduari eta informazioaren segurtasunari buruz indarrean dagoen legeria, webgune honetako zerbitzuen bidez eska daitezkeen datu pertsonalak Datu Pertsonalen 2016/679 (EB) Erregelamenduan eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera tratatuko direla bermatzeko.
Interesdunarengandik zuzenean bil daitezkeen datu pertsonalak modu konfidentzialean tratatuko dira, eta dagokion tratamendu-jardueran jasota geratuko dira.
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak egiten duen tratamendu-jarduerei buruzko zerrenda haren egoitza elektronikoan dago, https://sede.miteco.gob.es. Egoitza horretan, datuak kontsultatzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, haien tratamendua mugatzeko eta haiek tratatzearen aurka egiteko eskubideak gauzatu ahal izango dituzte datuen titularrek, baita haien datuen inguruko erabaki automatizatuak hartzen ez direla ziurtatzeko eskubidea ere.
Erabilera-estatistikak
Webgune honek web-analitikako zerbitzu bat erabiltzen du. Zerbitzu horrek cookieak instalatzen ditu aldi batez, txosten estatistikoak prestatzeko baino ez. Erabiltzailearen nabigatzailean sortutako fitxategiak dira cookieak, eta haren webguneko jarduera erregistratzen dute. Cookieek ez dute inor identifikatzen, baizik eta ordenagailua-nabigatzailea-erabiltzailea konbinazio bat, indarraldi mugatu bat dute, eta inola ere ez dira erabiltzen informazio pertsonala biltzeko. Ministerioaren atarian nabigatzeko, ez da beharrezkoa cookie horiek instalatzeko baimena ematea: zuzenean nabigatzailean desgai ditzakezu. Nabigatzaile bakoitzean, eragiketa desberdinak egin behar dira; “Laguntza” funtzioak erakutsiko dizu nola egin.
- Internet Explorer: Blokeatu edo baimendu cookieak
- Firefox: Ezabatu cookieak
- Google Chrome: Nola kudeatu cookieak eta webguneetako datuak
- Safari: Apple-k cookieak erabiltzea
Aldaketak
Webgunearen zerbitzuak hobetzeko asmoz, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak beretzat gordeko du, edozein unetan eta erabiltzaileari aurretik ezer jakinarazi beharrik gabe, alde bakarretik webgunearen aurkezpena, konfigurazioa, zehaztapen teknikoak eta zerbitzuak aldatzeko, zabaltzeko edo aldi batez kentzeko eskubidea.
Atariaren diseinua eta logotipoa
Atariaren diseinua eta iturburu-kodea, eta hor agertzen diren eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioari edo haren menpeko erakundeei dagozkien logotipoak, markak eta gainerako bereizgarriak jabetza intelektualeko eskubideen menpe daude.
Bertsio eleaniztuna
Webgune hau Espainiako hainbat hizkuntza ofizialetara itzuli da, dagozkien lurraldeetan, 1978ko Espainiako Konstituzioaren 3. artikuluan eta haien autonomia-estatutuetan ezarritakoaren arabera. Hizkuntza horiek katalana, valentziera, euskara eta galegoa dira. Haren zatirik handiena ingelesera eta frantsesera ere itzuli da.
Karbono-aztarnaren erregistroa
AAA/1702/2014 Agindua, abenduaren 11koa, ARM/1683/2011 Agindua aldatzen duena, ekainaren 2koa, Ingurumeneko, Landa Garapeneko eta Itsas Inguruneko Ministerioak kudeatzen dituen eta datu pertsonalak biltzen dituen fitxategiak arautzen dituena (http://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2014-9662)