Erabilerraztasun-adierazpena

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak hitzeman du bere webgunea erabilerraz egingo duela, 1112/2018 Errege Dekretuaren arabera (1112/2018 Errege Dekretua, irailaren 7koa, Sektore publikoko gailu mugikorretarako webguneen eta aplikazioen irisgarritasunari buruzkoa).

Erabilerraztasun-adierazpen hau https://www.miteco.gob.es/es.html webguneari aplikatzen zaio  

Betetze-egoera

Webgune hau hein batean dator bat 1112/2018 EDarekin, salbuespenak daudelako eta jarraian agertzen diren alderdiak bat ez datozelako.

Eduki ez-erabilerraza

Jarraian ageri den edukia arrazoi hauengatik ez da erabilerraza:

  1. 1112/2018 EDarekin bat ez etortzea
    • Atarian, eduki batzuek behar bezala etiketatu gabeko datuen sarrerak dituzte [9.1.1.1 baldintza. Eduki ez-testuzkoa; 9.1.3.1 baldintza. Informazioa eta erlazioak; eta 9.3.3.2 baldintza. Etiketak eta jarraibideak (EN 301549 v2.1.2 – 2018)]
    • Atarian, orri batzuk ez dira egokitzen pantailaren tamaina aldatzen denean, eta baliteke informazioa galtzea [9.1.4.10 baldintza. Testua birdoitzea (EN 301549 v2.1.2 – 2018)].
    • Hasiera-orrian, alerta bat ezin da pausatu, gelditu edo ezkutatu [9.2.2.2 baldintza. Pausatzea, etetea edo ezkutatzea (EN 301549 v2.1.2 - 2018)]
    • Atarian, ezinezkoa da eduki errepikatuen blokeak saihestea [9.2.4.1 baldintza. Blokeak saihestea (EN 301549 v2.1.2 – 2018)].
    • Orri batzuetan, irudien galeria bat dago, baina ezin da ezkutatu teklatua erabiliz, eta, ondorioz, aldatu egiten da fokuaren ordena [9.2.4.3 baldintza. Fokuaren ordena (EN 301549 v2.1.2 – 2018)].
    • Atariko orri batzuetan, esteken testua luzeegia da, eta baliteke haien helburua argi ez egotea [9.2.4.4 baldintza. Esteken helburua (EN 301549 v2.1.2 – 2018)].
    • Atari osoan, esteka batzuek ez dute title-rik eta botoi edo datu-sarrera batzuek ez dute name-rik  edo, bestela, esleitutako etiketarekiko desberdina da, eta, ondorioz, ezin dira ahozko agindu bidez atzitu. [9.2.5.3 baldintza. Etiketa izenean sartzea (EN 301549 v2.1.2 – 2018)].
    • Atarian, eduki batzuk ingelesez daude, eta hizkuntza hori ez dago behar bezala etiketatuta [9.3.1.2 baldintza. Alderdien hizkuntza (EN 301549 v2.1.2 – 2018)].
  2. Karga neurrigabea
    • Ez da aplikatzen.
  3. Edukia ez da sartzen legeria aplikagarriaren esparruan
    • Baliteke zenbait fitxategi ofimatiko PDF formatuan egotea, edo 2018ko irailaren 20a baino lehen argitaratu ziren eta erabilerraztasun-baldintza guzti-guztiak betetzen ez dituzten beste formatu batzuetan. Hala ere, ahalegina egin da gehienek bete dezaten.

Erabilerraztasun-adierazpen hau prestatzea

Adierazpen hau 2025eko urtarrilaren 24an egin zen.

Adierazpena prestatzeko erabilitako metodoa erakundeak berak egindako autoebaluazio bat izan da.

Azken berrikuspena: 2025eko urtarrilaren 24a.

Oharrak eta harremanetarako datuak

Erabilerraztasun-baldintzei buruzko jakinarazpenak egin ditzakezu (1112/2018 EDaren 10.2 artikulua); adibidez:

  • Webguneak baldintzaren bat betetzen ez badu, horren berri ematea
  • Edukia atzitzeko beste zailtasun batzuen berri ematea
  • Webgunearen erabilerraztasunari buruzko beste edozein kontsulta edo hura hobetzeko beste edozein iradokizun egitea

Harremanetarako formulario honen bidez, edo Herritarrentzako arretaren atalean eskuragarri dauden bitartekoren baten bidez.

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Herritarrentzako Arreta Bulegoak jaso eta tratatuko ditu jakinarazpenak.

Aplikatzeko prozedura

1112/2018 EDaren 13. artikuluan dago jasota erreklamazio-prozedura

Informazio erabilerrazeko eskaera bat edo kexa bat aurkeztu ondoren, gaitzetsi egin bada, hartutako erabakiarekin ados egon ezean edo erantzunak ez baditu betetzen 12.5 artikuluan jasotako baldintzak, interesdunak erreklamazioa egin ahal izango du. Era berean, erreklamazio bat egin ahal izango da hogei egun baliodun igaro badira eta erantzunik jaso ez bada.

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Egoitza Elektronikoko Instantzia Generikoaren bidez egin daiteke erreklamazioa, baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean jasotako gainerako aukeren bidez ere.

Idazkariordetzako Kabinete Teknikoak jaso eta tratatuko ditu erreklamazioak.

Aukerako edukia

Webgune honek EN-301549 v2.1.2:2018 arauko baldintzak betetzen ditu, 1112/2018 EDko salbuespenak kontuan hartuta.

Irisgarritasunaren azken azterketa 2025eko urtarrilaren 24an egin zen.

Microsoft Internet Explorer 8.0 nabigatzaileetarako edo bertsio berriagoetarako eta indarrean dauden Firefox, Safari, Opera eta Google Chrome-ren azken bertsioetarako dago optimizatuta webgunea.

Responsive diseinua du webguneak; horri esker, ezin hobeki ikusten da tabletetan eta mugikorretan.